ONDARE - HISTORIA - ANTROPOLOGIA ALDIZKARIA
Lekeitioko Udala
KURIK ALDIZKARIA ARGITARATU DU UDALEKO ONDARE
LANTALDEAK
- Herriko kultur ondareaz arduratuko da aldizkaria,
ondarea esaten denean bere zentzurik zabalenean ulertuz, historia, ohiturak…
gaurkoak eta aspaldikoak
Lekeitioko Udal Ondare Lantaldeak, Kurik aldizkaria
aurkeztuko du zapatuan, eguerdiko 12etan Azkue Aretoan. Proiektuaren atzean,
Lekeitiko Udaleko Ondare Lantaldeko 3 partaide nagusiki, Iñaki Madariaga Valle,
Iñaki Goiogana Mendiguren eta Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa. Izan ere, udal
ondare lantaldearen ardurapean bildu dira aldizkari honetan argitaratu diren
artikuluak. Urtekari moduan jaio den aldizkariak, herriko kultur ondareaz
arduratuko da, ondarea esaten denean bere zentzurik zabalenean ulertuz,
historia, ohiturak… gaurkoak eta aspaldikoak. Lehen zenbaki honetan 20 lan batu
dira eta denetara, 160 orrialdeko aldizkaria atera da.
Udalak 700 ale argitaratu ditu eta gabon bezperarako
herriko liburu eta prentsa dendetan, eta Turismo Bulegoan jarriko da saltzen 15
eurotan. Bertan hainbat kontu aurkituko ditugu: alde batetik Aparicio de Zubia
lekeitiarraren historia. Berak asmatu zuen olioa zernahi gaixotasun osatzeko
gauza zela eta horren famak ospetsu egitera eraman zuen. Hain zen ezaguna bere
denboran eta geroago bere asmakizunaren berri On Kixoten ere agertzen den.
Bestetik gure herriko lehen futbol taldearen gorabeherak, Napoleon Frantziako
enperadorearen gerra denboran gure inguruetan sekula argitaratu ez den
informazioa edo Beheko kalean agertu ziren tinen gaineko azalpenak aurkituko
ditugu Kuriken. Kontu hauetaz gain, Kuriken lehen zenbakiko artikulu nagusiak
hezkuntzari loturikoak dira. Horrela Azkue ikastolaren 50. urteurrena aurten
betetzen dela aprobetxatuz ikastolari berari eta herriko eskolei artikulu bana
eskatu die aldizkariaren arduradunek beraien historia eta etorkizunerako planak
zeintzuk diren azaltzeko eskatuz.
Artikulu
hauetaz gain Lekeitioko konfiteruen historia, Lekeition bertan erroldatu zen
Shanti Andia pelikularen gainekoa edo Kuriken antzeko aldizkarietan arruntagoak
diren atalei dagozkienak bezalakoak–urteko kronika, liburuen erreseinak,
denbora-pasak…- irakurri ahal izango dira zapatutik aurrera.
KURIK aldizkariaren aurkezpena. Abenduaren 20a.
KURIK ALDIZKARIA ARGITARATU DU UDALEKO ONDARE LANTALDEAK
KURIK aldizkariaren aurkezpena. Abenduaren 20a.